|
Telebista ikusten dut. Irratia aditu. Egunkariak eta aldizkariak irakurtzen ditut, eta atertu gabe ari dira, etengabe. Etsaia
harroturik dabil. Jendea atxilotu dute Iparraldean eta Hegoaldean. Sarekadak egin dituzte Frantziako eta Espainiako estatuetan.
Informazioek, pozoiz beterik, mesfidantza zabaldu nahi dute.
Bitxia da: Lobo, txakurrek aurrena hustu eta gero zakarretara bota zuten salatari bat beste salatari-malatari guztiak botatzen
dituzten bezala, agerira ateratzen ari dira, satorren eta zerbitzu sekretuen heroi bihurturik. Filmetako eta erreportaietako
protagonista egin dute, eta, gidoiei eta diruari esker, sekulako ahoberokeriak botatzen ari da, ipuinak kontatzen.Gogogabetzeko
trikimailuak dira. Eskutitzak eta solasaldiak, osorik edo zatika, jendaurrean agertarazteko lanak, baina beti interes jakin
batzuen arabera, eta manipulaturik. Nahiz eta onartzen dugun ez diegula lana hainbeste erraztu behar.Presoen sakabanaketa:
kartzeletan eta kartzela barrenean. Tratu txarrak. Tortura modu berrituak, baina beti-betikoak, zapalkuntza politikoa bezain
zaharrak. Erasoak. Sufrimendua gure familientzat eta adiskideentzat. Kide eriak: haien egoeraren larria, xantaiarako bide.Bai,
oldarraldia gogorra da, alde guztietatik, eta ukaezina. Azkena laster emango digulakoan dago etsaia, akaso? ENAM deuseztatuko
duelakoan? Herri bat azpiratuko duelakoan, edo, gutxienez, haren pausoak isilduko, beti moketa zapalaraziz?Ez dago aztia izan
beharrik indar betean eta uste osoz oihu egiteko, politikoki zuzena ez izanik ere: Ederra daukazue! Zoazte pikutara, ez duzue-eta
irabaziko. Oraindik ez al zarete ohartu ezin hautsizko ezkutu bat dugula, hau da, arrazoia dugula?Botere autoritario guztiak
bezala faxista zein neofaxista, gaur egungo PSOEko gobernua beharturik dago historia berriz idaztera, PPko gobernua eta aurreko
beste guztiak bezala: manipulatu eta gezurra esan, komeni bezala zintzoak eta gaiztoak bereiziz, Orwellen kontakizunak ere
txiki utzirik. Eta hori guztia gerra estrategia da, eta helburua, bakarra eta aitortua: gu deuseztatzea; gure oinarriei, balioei
eta eskubideei uko egin diezaiegun lortzea, eta gu haien sisteman sartzea.Prebarikazioa egiten duzuen epaileok, politikari
ustelok, torturaren profesionalok, batere eskrupulurik gabeko kartzelariok... aspergarriak zarete, nekagarriak, eta erraz
da aurretik jakiten zer egingo duzuen. Ez duzue inolako errespeturik merezi, ezta eskutitz honen tonua zaintzeko adinakoa
ere. Baina garbiago azalduko dugu. Totalitarioa ote da Zapateroren aldartea? Faxistak ote dira begitxo urdin horiek eta aingeru
irribarre hori? Soldaduak Iraketik atera dituen hori? Ezker otzandua pozik uzteko abortuaren, dibortzioaren eta besteren legeak
zapalkuntza politikoari eragiten ez diotenak, noski aldatuko dituen hori? Bada, bai. Totalitarismoa da, bai, dudarik gabe,
Euskal Herria erreferentetzat harturik ezin bestela izan euskaldunontzat, salbuespen legeak onartzea; auzitegi bereziak sortzea
edo mantentzea; tortura babestea; biltze, adierazpen eta prentsa eskubideak zapaltzea... eta politikan eta hauteskundeetan
parte hartzeko bidea ixtea. Eta hori guztia, nazio bat isilarazteko eta autodeterminazio eskubidea ukatzeko. Hori egiten duena
faxista peto-petoa da, eta ez dago lore jokoetan zertan ibili beharrik.Berez, 2004ko urriaren 25ean bukatu nuen lege eta espetxe
sistemak 1973ko Zigor Kodeari jarraiki ezarririko kartzela zigorra. Francoren kode hori askoz ere leunagoa zen, haren ondorengoek
onarturikoa baino. Ez naiz atera kartzelatik, era ofizialean, Gomez Bermudez epaileak euskaldunon sufrimenduari esker ezin
azkarrago sorturiko beste izar bat zalantzak dituelako beteriko zigorrari buruz. Eta berriz ere harri eta zur utzi nauespero
dut sekula ez galtzea harritzeko gaitasuna nolako mespretxua dieten beren legeei. Guk lege horiek arbuiatzea normala da, legeok
borrokatzen baititugu, baina haiei esker jaten dutenek ere mespretxatzeak argi erakusten du zertarako balio duten.Nolanahi
ere, legez kontrakoa, bahiketa eta horrelakoak ez dira erabili behar nire kasuari buruz aritzeko. Eta ez zait gustatzen horrelakoak
erabiltzea nire alde egiteko. Izan ere, sistema autoritario batek legez kanpo bahiturik, 700 kide gaude kartzelan, eta batzuk,
ni baino lehenagotik, gainera. Eta hormotatik kanpo ere, bahiturik dago gizartearen zati bat: konformatzen ez direnak. Azken
batean, milaka eta milaka euskaldun daude espetxeko laugarren graduan, uniformedun batzuek gauez atea jo eta gaizki portatzeagatik
itzularaziko dituzten beldurrez. Askoz ere argiago mintzatu da Lopez Aguilar ministroa. De Juana ezin da inolaz ere atera
kartzelatik, eta kito. Zergatik? Ez du erakutsi bergizarteratzeko batere aztarnarik. Dena dela, zorionez, bergizarteratzeko
batere aztarnarik ez du erakutsi ez De Juanak, ez 700 presoetatik gehienek eta ez gizartearen zati handi batek.Izan ere, etsaiak
bergizarteratu esaten duenean, porrota eta kontrabalioak onartzea esan nahi du, Lopez Aguilarrek, Zapaterok eta Gomez Bermudezek
ordezkatzen dituzten kontrabalioak, hain zuzen. Baina hau galdetu beharko liokete beren buruari: 700 presook, milaka kartzela
urte beterik eta betetzeko izanik, bergizarteratzeko aztarnarik erakusten ez badugu, zerbaitek kale egiten du espetxeko trataeran.
Eta honek egiten die kale: arrazoiaren ezkutua dugu. Eta ez dago gainditu ezin denik, ez arlo pertsonalean eta ez politikoan,
ezpada porrota barneratzea.Prozesu guztietan izaten dira gorabeherak. Itxura ere izan liteke engainarri. Politikan, zarata
ateratzea ez da sendo izatea, eta isilik egotea ez da ahul izatea. Irabazi egingo dugu. Historia irakurtzeko, aukera ditzagun
irabazi diren prozesuak, eta ez galdu direnak. Konpara ditzagun euskal gizartearen zati batek gure diskurtsoa onartzen duen
gaur egun eta orain dela 25 urte. Gainerakoa erraza da: lan egin, sakrifikatu, gaizki egindakoetatik ikasi eta geure bizikletako
gurpiletan makilarik ez sartu.Orain dela urte batzuk, oso maitea dudan kide bati oihu hau aditu nion: «Atera atzapar zikin
horiek Euskal Herritik!». Bai, atera itzazue, gainerako bide guztiek sufrimendu handiagoa besterik ez dute-eta ekarriko. Edo
etorkizunak erakutsiko du, azkenean, eskurik gabe geratu zinetela.
Erredakzioan itzulia
|