Make your own free website on Tripod.com

Escritos de - Ińaki De Juana Chaos - en idatziak

Otsoa. Otsoa!

Home
Bibliografía
El Escudo
Ezkutua
The Shield *ENGLISH*
Lo Scudo *ITALIANO*
Gallizo
Gallizo *ENGLISH*
Gallizo *ITALIANO*
Obviedades
Begien bistakoak
El «caso izquierda abertzale»
Ezker Abertzalea Kasua
ˇQue viene el lobo!
Otsoa. Otsoa!
La «derechona»
Eskuintzarra
Honradez versus razones de Estado
Zintzotasuna vs. Estatu arrazoiak
Ene protestaren zergatiak
Los motivos de mi protesta
Carta Pública

BERRIA 2006-04-09

Espainiako Gerra Zibilean eta, frantziar partisanoen aldamenean, Bigarren Mundu Gerran ibilitako iraultzaile zaharrak zioenez, naziek Ipar Euskal Herritik alde eginikoan, haien kontrako borrokan ibilitakoek etxera itzuli eta justiziazko bakean bizitzea beste nahirik ez omen zuten; ez zuten saririk edo ordainik espero. Bitartean, gerratean gordean egoniko pertsonek eta orain askatasunaren apologista bihurtu berri zeuden kolaborazionistek bete zituzten kaleak eta eraikin ofizialak.

Boterearen bulegoetako egur preziatua baitu termitak gutiziatuena. Printzipioei beti leial, disidente eta zigortu politikoei noiznahi laguntza eman zien gudari hark, atzera pausorik eman ez zuen borrokalari hark inoiz trufa eta isekaz kontatzen zuenez, Alemaniako armadak Hendaia utzi eta berehala, moto sidekardunean bi soldadu atzera etorri ziren, ahaztutako zerbaiten bila, nonbait. Aski izan zen agerpen xume hura Frantzia Handiko menderaezin guztiek kaletik hanka egin eta etxe zuloan ostera gordetzeko. Egun, belaunaldi hartako frantses guztiak partisano izandakoak dira; edo aita edo aitona dute partisano. Espainol guztiak, berriz, antifrankista. Aukera horiek ohoragarri bezain sinesgarriak dira baina... xehetasun txiki bat: Franco diktadorea ohean hil zen, zahar-zahar eginik. Aski da urtetan naftalinatan mantendutako uniforme haietako baten dominen txilin hotsa aditzea, eztabaida publikoa baldintzapean jartzeko.«Otsoa, otsoa!» delako baliabide hori eskura daukate beti bai eskuintzar espainiarrak (gehien baliatu ohi duenak), baita Boterea kudeatzen duen beste edonork ere. Moto sidekardunaren itzulera denei baliagarri gertatzen zaiela, alegia, aurrerakuntza demokratikoak geldiarazteko eta askatze prozesuak galarazteko unean. Askatasun osoan atseden hartzera urrundu nahi dutenek buru eginez dihardutela, noski.Kirofanoko lanpara, zunda eta suero tartean lausotuz suntsitu zen frankismoa, klase politiko osoaren eta hilda bezala zeuden edo Erregimenarekin kolaborazioan jardunak ziren milioika herritarren begitarteak piztu zituen sasi-demokrazia tele-zuzendutako hark. Argi-ilunen espazio hartako olio-kriseiluak erdipurdi baizik ez du argitu historia, hamaika gezur, ahanztura, mito eta desitxuratzeri esker.Ezetz, Estatu espainiarrean ez dago faxistarik 1975az geroztik! Berrogei urteko kartzela, erbesteratze, jazarpen eta hilketei saihets eginiko borrokalari antifaxistak ahanzturaren ganbara interesdunean pilatu ziren edo bestelako jazarpena (berria, baina Boterearen antzinako kudeatzaile berek eraginikoa) nozitu behar izan zuten. Horiexek bihurtu ziren gaitz guzti-guztien errudun.«Otsoa, otsoa!» efektua, amenazua, hertsapena eta, besterik ez daukanean, piztiaren ahutzak dira Estatuaren armak. Estatu espainiarra, egundo, ez da gauza izan lurralde-alorreko borrokak negoziazio bidetik abiarazteko.Haratago joan beharrik ez dago: XVIII. eta XIX. mendeetan Erdialdeko eta Hego Ameriketako koloniengatiko borrokak, karlistaldiak, Filipinak, Puerto Rico, Kuba eta beste hainbat herrialdetan gatazka eta liskarrak izan ziren eta jazarraldi militarrak ezin konta ahalekoak izan ziren, beti kausa berberetan oinarrituak. XX. mendean ere, beste horrenbeste: militarren altxaldiak, Marokoko gerra, 36ko Gerra (Euskadi eta Kataluniako estatutuak tarteko), Ginea, Fernando Poo, Ifni, Sahara eta beste hainbeste borroka. Estatu horrek Euskal Herriarekin etengabe piztua daukana ahantzi gabe.Gatazka horiek bataiatzeko unean metropoliak ez du duda izpirik erakutsi: denak izan dira terrorista, delinkuente, subertsibo, banda, kriminal... Eta metropoliak beti ukatu dio arazoari izaera politikoa. Esan gabe doa: batzuetan bukaera berbera izan da eta besteak ez dira bukatu oraino.XXI. mendeak erakutsiko du berrikuntzarik ekarri duen edo betiko kontraesan odoltsuen orpotik datorren. Lehen sei urteotako adierazleak, behintzat, ez omen dira itxaropentsuak: zapalkuntza, tortura, hilketak, biziarteko kartzela-zigorrak... lehengo lepotik burua, alegia.Kataluniako Estatutua negoziatzen ari zirelarik, jardueran zebilen jeneral batek, pipiak dezente jandako teniente-koronel ohi bate eta hainbat ofizial eta agintedunek Espainiako Konstituzioaren 8. artikulu higatura jo dute. Politikariek ez dute minutu bat galdu: «Horrek ez du gure eztabaida politikoa baldintzapean ezarriko». Baina ke-gortinez apainduriko nahas-mahas horretan gobernuburuaren esku trebeak bolatxoa ERCren kikara azpitik atera eta CIUrenaren azpian ipini du, inor konturatu gabe, dirudienez. Honek asmatu eta dena irabazi du. Perpignango protagonista KO datza Estatuaren dezentralizatze prozesuaren mugak zehazki asko erakusten dituen ring horretan.Gobernuaren azken presidente ohiak, era berean, balkanizazioa altxatu du amenazuka aritzeko: horrela, gerra haren sorburua, legezko eskubideak errebindikatzen zituzten herri eta nazioak izan ordez, nazioarte mailako interes estrategikoak eta estatu zanpatzaile baten totalitarismoa zirela ezkutatuz. «Balkanizaziorik», ordea, ez zen gertatu Txekoslovakia zen hartan, ezta Baltikoko Herrialdeetan... ezta Quebec-en ere, besteak beste.Aurtengo martxoaren 24an irekitako prozesu politikoak atzera gabea dirudi (Historia eta politika atzera gabe diren heinean). Luzea izango da, Estatu espainiarrari komeni bezain luzea, eskubide historiko, politiko eta sozialetan euskarritutako «normalizazio prozesua» «baketze prozesu» soil bihurtzeko ahaleginetan jokatuko baitu. Eta gogorra, latza izango da: unea iritsita, esfortzu gaitza egin beharko baita, jatetxeko mahai hurrenean, zu torturatu zintuen harexen begiradari eusteko edo, etxerako bidean, hainbeste zapalkuntza eta sufrimenduren arduradun izan zenaren ondotik igogailuan egoteko. Latza, benetan!

Ongi daude kandelatxoak, gabon-kantak eta eltzagorrak (ez gaizki ulertu, otoi: «eltzagor» horrek ez du inongo konnotaziorik bonba-eltzeekin), baina errealitatea askozaz ere prosaikoagoa da. Estatuak ez dio uko egin «otsoa, otsoa!» efektua baliatzeari, ezta amenazua erakusteari, ezta piztiaren ahutzei. Ezker Abertzaleak gogotik egin beharko du lan, malabarismoak egin beharko ditu, olde soziala bere baitan antolatu beharko du edo, bestela, aspaldian ernaturiko ilusioak eta ahaleginak alferrik galduko ez badira.

Artikulu hau gazteleraz

Este artículo en castellano

Enter supporting content here

ecoestadistica.com